Gaur goizean, goiz esnatu, azkar preparatu, sudur gorriak hartu eta abiatu gara Donostira KORRIKA ikustera. 11k aldera Usandizagaren parean pailasoak azalduko zirela bagenekien eta hara joan gara goiza pasatzera. Pailasoak ikusi eta berehala, Lide jarri da erotuta bezala. Sudurrak hartu eta jantzi egin ditugu.
Gure asmoa zen denekin egotea, hau da, Pirritxekin, Porrotxekin, Marimotots, Largabista, Martinber, Marikalanbre, Tiritatxo, ..., baina inposiblea izan da, hau eromena!!!! Esatera nihoa ez nekiela zeintzuk dira okerragoak, gurasoak edo humeak, baina argi dago ... gurasoak!! Berdin zen aurrean jarri, aldamenean edota atzean, beti zegoen norbait erdian jartzeko prest. Beraz ezin izan dugu denekin argazkiak atera, beno Tiritaxoarekin bai, baina humea igual igual pasa du: OSO, OSO, ONDO.
12k aldera Korrika azaldu da eta joan gara berarekin Boulebareraino. Festa giroa zegoen, eta eguraldia ezin hobea zen, eguzkia kanpoan baina segun eta zer zonatan freskura nabaritzen zen. Korrikaren aldera oihuen artean bapatean hasi dira entzuten suhiltzaileen bozinak. Lidek honezkero ez zekien nora begiratu, edota zeri kasu egin. Informazio gehiegi berarentzat oso denbora gutxian.
Etxera joan, bazkaldu eta eguna ondo bukatzeko erabaki dugu Buburekin hondartzara joatea. Lierni eta humeak apuntatu dira. Izugarri ondo pasa dute denek. Eta nik, nik ere bai, baina buruan momenturo martxan egon da. Hala ere, nahiz eta erabat ezin deskonektatu Lideren aurpegiarekin gerazen naiz. Pila bat disfrutatu du, eta neretzako hori baino hobeagorik ez dago.
Beno, hau izan da Korrikarri egin diodan omenaldi txiki bat. Pila bat kostatzen zait euskeraz idaztea, baina esaten den bezala: inportantena da saiatzea. Beno, ba ni saiatu naiz.
Ika, ika, ika, badator korrika.









0 comentarios:
Publicar un comentario